Pentsamendu birtuala eta buru-mapak

Lunes, 15. Junio 2015 09:30 13:30
Enplegua

16 orduko tailer honek pentsamendu bisuala ezagutzeko bide emango digu, beste modu batera pentsatzen lagunduko digun hizkuntza berri bat.  Ideiak interpretatzeko lantzeko eta aberasteko tresnak emango dizkigu, bai eta garapen profesionala errazteko eta talde-lana eta komunikazioaren eragina sendotzeko ere.

 

Aplikagarritasuna zabala da eta edozein arlotako ikasprozesuak ez ezik, elkarrizketa baten prestaketa, jendaurrean ideiak azaltzea edota book profesionala modu sortzailean prestatzea ere hartzen ditu.

Norentzat

Barakaldoko langabetuentzat

Oso baliagarria da komunikatzeko, lana bilatzeko edo ideiak transmititzeko modua berritu nahi duten guztientzat. 

Datak eta ordutegia

4 orduko lau saio: ekainak 15-17-23-26 (9:30etik 13:30era)

Non

INGURALDE, INNOBAK. Beurko Zaharra

Beurko Zaharra, 3 – 38 pabiloia

Edukia

-Lehenengo eguna: ekainak 15

Pentsamendu bisualaren oinarriak ezagutuko ditugu, bai eta tresna eta hizkuntza mota horren inguruan dauden sinesmen faltsuak ere. Bisualizatzeko trebetasun pertsonalak ezagutarazi, eta hizkuntza mota hau erabiltzeko dauden eragozpenak ezabatuko ditugu.  

-Bigarren eguna: ekainak 17

Pentsamendu bisuala suspertu eta praktikatuko dugu, erabiliko diren oinarrizko marrazkiak barneratuz.  Tresna horiek erabili ahal izateko, benetako egoera eta proiektu zehatzak ezagutuko ditugu. Praktikan jartzeko banakako eta taldekako ariketak egingo dira, trebetasunak barneratuz.

-Hirugarren eguna: ekainak 23

Buru-mapen oinarriak ezagutuko ditugu. Tresna horiek dituzten onurak eta erabilerak. Praktikan jartzeko zenbait adibide eta testuinguru emango dira, banaka zein taldeka erabiltzeko.  

-Laugarren eguna: ekainak 26

Pentsamendu bisualaren eta buru-mapen inguruan dauden tresnak ezagututakoan, kasu errealetan jarriko dira praktikan: CV bat aurkeztu, ideia/proiektuak... azaldu edota parte-hartzaileen edozein ideia garatu.

DOAKO IKASTAROA, KOPURU MUGATUA

 

Izena emateko epea 2015eko ekainare 11an.

Localización 

Innobak Beurko (Beurko Viejo, 3 - 38. Pabeloia - Barakaldo)

Contacto 

Izena emateko: 94 478 93 55 edo posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
SUBIR